Hildakoen omenez egitekoa zen mendi martxa bertan behera geratu da

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abenduaren 13a

Atxorrotxeko tontorra, Uxar aldetik.

Eskoriatza Kirol Elkarteak antolatuta, hildako mendizaleen omenezko mendi martxa egiteko asmoa zuten abenduaren 15ean, domekan, 10:00etan, Fernando Eskoriatza plazatik abiatuta, baina, izen-emate gutxi izan direnez, atzeratzea erabaki dute. "Agian udaberri aldera egingo dugu proposamena, berriro", adierazi du Garbiñe Uribek.

Prestatutako ibilbidea honakoa zen: Eskoriatza, Atxorrotx, Uxar –hildako mendizaleen oroimen-monumentua bisitatu–, Urkulu, Santa Luzia ermita, Eskoriatza. Guztira, hamabost kilometroko distantzia du ibilbideak, eta, zirkularra amaitutakoan, indarrak hartzeko baba-jana egiteko asmoa zuten, Egokiena elkartean, hamar euro ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak