Kulturartekotasuna, ekitatea eta elkarbizitza lantzeko jardunaldiak egingo dituzte egubakoitzean, hilaren 13an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako "ikastetxeetan dauden ezberdintasun ekonomiko eta sozialak, erlijio-aniztasuna, zalantzak eta erronkak partekatzeko" asmoz adituekin, irakasleekin eta familiekin.
09:00etan egingo dute harrera, eta Nagore Ipiñak, Huheziko dekanoak, egingo du jardunaldien aurkezpena. 09:30ean, berriz, fakultateko ikertzaileen txanda izango da: Ane Urizar, Amelia Barquin eta Marta Quintas-Quintas. Ondoren, mahai ingurua izango da hiru irakaslerekin: Eli Dominguez, Amaia Jackson eta Saioa Gomez. 11:30ean atsedenaldia egingo dute, eta Kulturarteko bizikidetza ikastetxeetan. Zenbait gogoeta hitzaldia egingo du Moufdi Kamelek (Biltzen), 12:00etan; amaitzeko, ikasle eta familiek hartuko dute hitza, mahai inguru batean: Hajar Samadik, Ruba Hassanek, Yuan Alexandra Martínez Parejak eta Safuan Tahirik.