Eskoriatzako Gabonetako parkerako begiraleak behar dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abe. 6a, 18:31

Manuel Muñoz kiroldegian, Gabonetako parkea.

Abenduaren 27an eta 28an egingo den Gabonetako parkean aukera ugari izango dituzte haurrek bertan jolasteko, eta, begiraleak behar dira.  Interesdunek curriculumak abenduaren 13a baino lehen bidali beharko dituzte helbide honetara: gazteria@eskoriatza.eus helbidera.

Gabonetako parkean izango diren eskulan tailerrak antolatzeko eta dinamizatzeko, puzgarrietarako txandak (adinak eta kopuruak, kontua izanik) eta zainketa antolatzeko, sarrerak saltzeko eta parkea garbi mantentzeko ardura izango dute begiraleek, eta ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da.

Hona hemen begiraleek bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte beteak izatea.
  • Euskarako B2 maila izatea.
  • Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea.

Guztira 12 begiralek egingo dute lan Gabonetako parkean. Jasotako curriculumak baloratu egingo dira eta puntuazio altuena jasotzen dutenekin harremanetan jarriko da Udala.

Puntuazioa:

  • Monitore titulua: 3 puntu.
  • Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak egiten egotea edo amaituta izatea.
  • Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
  • Eskoriatzako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
  • Euskararen C1: 1 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak