Katxiporretakoen 'Ostirala iritsi da!' ikuskizun berria gaur

Imanol Beloki Unamuno 2024ko azaroaren 29a

'Ostirala iritsi da!' ikuskizuneko irudi bat.

Gaur, egubakoitza, izango da Porrotx, Marimotots eta gainerako sudurgorrien ikuskizun berria, 18:00etan, Manuel Muñoz kiroldegian.

2023ko azaroan argitaratutako Txapasen kaxa magikoa ipuin eta disko ilustratuetan dago oinarrituta saioa. Josu Txapartegi (Zarautz, 1946) –Txapas ezizenez ezaguna– euskal akordeoilari, idazle, abesbatzako zuzendari, organo-jole eta sortzaileak bere bizitzan hamaika abesti sortuak dauzka, eta, abesti horien artean, Ostirala iritsi da da Txapasek sortutako kanturik ezagunena, ostiralero ikastetxe askotako jolastokietan entzun daitekeena.

Horregatik, Katxiporreta kooperatibakoek aitortza egin nahi diote Txapasi eta, hark bezala, egunerokotasunean haien balioak eta bizipenak maitasunez eta ilusioz partekatzen dituzten hezitzaile guztiei. Ostirala iritsi da! saioan, Txapasen eta Imanol Urbietaren kantuek presentzia berezia izango dute, baita jolasek, naturak eta bestelako sorpresek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak