Proiekturen bat azpimarratzekotan, Geotruke proiektua aipatu du Uriartek: "Geotruke sistema ezarri da Luis Ezeizan eta kiroldegian eta espero dugu bi eraikin horietan energia aurreztu izanaren emaitzak gure helburuetara iristea. Beste hainbat alorretako diagnostikoak ere abiatu dugu eta laster helduko da ordua diagnostiko horien emaitzak jaso eta lan ildo berriak zehazteko". Halako saioen garrantziaz ere badihardu Uriartek: "Udaleko lanaren egunerokotik irten eta herritarrekin zuzeneko harremana sustatzea ezinbestekoa da".