Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izanda, "astelehenean denok plazara" joateko dei egin dute Eskoriatzako mugimendu feministako kideek: "Etxean zein kalean libre eta seguru bizi nahi dugulako".
Eskoriatzako udal ordezkariek ere bat egin eta aho batez onartu zuten urriko osoko bilkuran Azaroaren 25eko adierazpena, eta zenbait konpromiso batzen dituen mozioa ikusgai jarri dute udal webgunean. Horrekin batera, asteleheneko elkarretaratzera joateko dei egiten diete herritarrei.
Eskola, erasorik gabeko espazioa. Tratu onen aldeko eskola! izenpean, zenbait ekintza egingo dituzte, bestalde, Luis Ezeizakoek. Azaroaren 25aren harira lanketa egingo dute ikasgeletan, kartel lehiaketa bat egingo dute, eta astelehenean, 12:15ean, patioan, Eskolako Komunitateak ikasleek egindako kartelak jarriko ditu.