Santa Zezilia Eguna ospatuko dute gaur, egubakoitza

Imanol Beloki Unamuno 2024ko azaroaren 22a

Eskoriatzako bandakoak kontzertuan.

Musikaren Eguna, atara musika plazara lelopean, zenbait ekintza antolatu dituzte Musikaren Nazioarteko Egunerako, Santa Zezilia ospatzeko. Urtero moduan, Beheko Errota Musika Eskolako ikasleen saioa izango da, 17:30ean. Lehenbizi, banda txikikoak arituko dira, eta, gero, musika eskolako koruaren saioa izango da.

Txokolate-jana egingo dute gero, eta nork bere edalontzia eraman beharko du. Horrekin batera, 19:00etan, Dantza band ikuskizuna izango da, Eskoriatzako Bandaren eskutik, eta 21:00etan Inkernu tabernan, berriz, Oñatiko Larru Beltzak taldearen punk-rock kontzertua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak