Mus txapelketa antolatu dute Eskoriatzako frontoian, hilaren 30erako

Imanol Beloki Unamuno 2024ko azaroaren 20a

Musean.

LEINNeko ikasleek antolatuta, Joseba Iñurrategi pilotalekuan mus txapelketa jokatuko da hilaren 30ean. Izena emateko azken eguna, berriz, azaroaren 27a da, eta, interesdunek 667 843 800 telefono zenbakira edo mus_txapelketak instagram kontura idatzi dezakete.

Hemezortzi urtetik gorakoentzat zuzendutako txapelketa izango da, eta, 20 euro ordaindu beharko da bikoteko. Joko sistemari dagokionez, zortzi erregetara jokatu da; lau joko, 40 tantora. K.O edo 65 minutu ostean irabazlea.

Hiru sari nagusi

Azaroaren 30ean, 16:00etan hasiko da mus txapelketa, eta, parte-hartzaileak 15:30ea egon beharko dira zain. Hiru sari nagusi izango dira: bikote irabazlearentzat bi txapel eta gau bat Urkulu landetxean; bigarren postuan sailkatzen direnentzat, ardo kaxa eta bazkari bat Ibarra jatetxean; eta, hirugarren sailkatuarentzat, berriz, bertako produktuen otarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak