Upeltegi ezberdinetako ardo mota ugari urteroko zitarako

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 20a, 09:44

Fernando Eskoriatza Plazan karpa muntatuta.

Atxorrotx Kultura Elkartekoen urteroko zita izango da zapatuan; izan ere, ardo dastaketa izango da, 18:30ean hasita, Fernando Eskoriatza Plazako karpan.

Guztira, lau postu jarriko dituzte, eta horietan zenbait ardo mota probatzeko aukera izango dute herritarrek. Besteak beste, Galizia, Madril, Gaztela eta Leon, Bartzelona, Italia, edo Euskal Herriko ardoak izango dira probatzeko. Hona hemen antolatzaileen proposamena:

Ardo zuriak

1 Carreusinas - Verdejo

2 Viñas del Vero Chardonnay - Barbastro (Huesca)

3 Cilleiro (Albariño) – Galizia

Ardo beltzak

1 Estay Prieto Picudo – Gaztela eta Leon

2 Muss – Madril

3 Bardos Viñedos – Ribera

1 Medrano Irazu – El Villar

2 Cueva de Lobos – Guardia

3 Agnus Valdelana – Eltziego

Cava-Moskato-Beltza-Ekologikoa

1 Rovellats Premier – Bartzelona

2 Ponte Veccio moskato – Valladolid

3 Aroa Mutiko Ekologikoa – Nafarroa

Txartela, bi eurotan

Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek egunerako eramango dituzten ardo bereziei laguntzeko, pintxo bereziak ere izango dira. Hain zuzen ere, Kroketxeako kroketak.

Eskoriatzako txistulariak ere izango dira, urtero moduan, hitzordua girotzen, eta ohiko formatua mantenduko dutela azaldu du Iñaki Kortazarrek, Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak: "Ardo eta pintxo berezi bakoitzak bi euroko kostua izango du, baina horiek eskuratzeko urteroko sistema erabiliko dugu; hau da, txartel bakoitzak bi euro balioko du, baita pintxo berezi bakoitzak ere. Pintxo berezi horiek bi kroketa dira, urdaiazpiko iberikoarena eta muskuilu betearena, eta guztira 350 inguru izango dira salgai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak