Indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean "gaitzezpen irmoa" agertu du Eskoriatzako udalbatzak

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 18a, 15:55

Eskoriatzako udalbatzako kideak urriko plenoan, osoko bilkuren aretoan.

Eskoriatzako udalbatza osatzen duten kideek, aho batez onartu zuten urriko osoko bilkuran, Azaroaren 25eko adierazpena, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta.

Mozioa osorik irakurri daiteke Eskoriatzako udal webgunean eta hauek dira onartutako Mozioan Eskoriatzako Udalak hartzen dituen konpromisoak:

  • Gure herrian, euste-horma kolektiboa aktibatzea, emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edo/eta ezerezten duen edozein erreakzio matxistaren aurrean, tokiko eragile guztiekin lan eginez, mezu ukatzaileak indargabetzeko eta tokiko bizitzan barneratzeko eta halakoak sortuz: partaidetza-mahaiak, zurrumurru misoginoei eta mezu ukatzaileei aurre egiteko tokiko sareak, komunikazio bateratuak, erantzun publiko eta kolektiboko protokoloak…
  • Gazteei zuzendutako sentsibilizazio-neurriak hartzea, batez ere mutilei zuzendutakoak, egunero jasotzen dituzten mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko, batik bat, bitarteko digitalen bidez.
  • Gune formal eta informaletan, eskola-komunitateari zuzendutako hezkuntza- eta prestakuntza-prozesuak indartzea, indarkeria matxistaren aurrean mezu eta jarrera ukatzaile horiei aurre egiteko eta desaktibatzeko.
  • Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko bideak erabiltzea, eskola-curriculumean jarrera ukatzaileetan eta jarrera matxisten normalizazioan esku-hartzea indartzeko.
  • Berdinsareatik, eta beste sareetatik ere, udalerriek sarean ekiteko aukera indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta udalerriek indarkeria matxistaren aurka kolektiboki borrokatzeko egiten duten apustua berresteko.

Herritarrei deia

Era berean, herritarrei dei egin diete azaroaren 25ean, astelehena, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta arratsaldeko 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte-hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak