Euskal selekzioa ordezkatzen izan dira Atamakoak Almuñecarren

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 18a, 12:51

Atamakoak Almuñecarren.

Atamakoak Almuñecarren (Granada) jokatutako borroka txapelketatik bederatzi domina ekarri dituzte. Bertan, arte martzial eta kontaktu kirolen eskolako Atama Eskoriatza taldeko lau atleta eta bi epaile izan ziren parte hartzen, kenpoko euskal selekzioa ordezkatzen.

Irati Izurrategi, Ariane Piñero, Danel Calero eta Danel Izurrategi izan ziren borrokalariak, eta Joseba Izurrategi eta Rafa Carriet epaile moduan aritu ziren.

Bederatzi domina lortuta

Ariane Piñerok urrezko domina lortu zuen Kumite Semikenpoan, eta kumite fullkenpoan, eta zilarrezko domina Kumite Submision-ean. Danel Calerok, urrea lortu zuen Kumite Submision-ean, eta zilarra Kumite Semikenpoan. Irati Izurrategik zilarrezko domina lortu zuen Kumite Fullkenpoan eta brontzezko domina Kumite Semikenpoan. Azkenik, Danel Izurrategi borrokalariak, 23 urte azpikoetan, urrezko domina lortu zuen kumite fullkenpoan eta zilarrezko domina kumite semikenpoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak