Eskoriatzako Udalak beharrezko neurriak hartuko ditu orain arte gimnasioan gauzatu diren jarduerak, epe horretan, udalaren beste eraikin batean eskainiz.
Epe horretan pilotalekuko kantxan ere kontuz ibili beharko da obra-langileak lanean ari diren bitartean. Udal kirol zerbitzua arduratuko da erabiltzaileei hartu beharreko neurriak zeintzuk diren adierazten.