Gerrigardo (Eskoriatza) garagardotegiko kideek antolatuta garagardo dastaketa egingo da gaur, Eskoriatzako O'Dogherti tabernan –Intxaurtxueta, 21–. 20:00etan hasiko dira garagardo mota ezberdinak probatzen, eta parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira. Edariari laguntzeko, Bittor Barandiaranek (Bittor Kas) proposatutako pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.