Utopian gara aske, zutunik lelopean, Eskoriatzako EH Bilduk Herri Batzarra egingo du, kultura etxean. Hala, EH Bilduren III. Kongresuari buruz arituko dira, eta horretarako, Ander Goikoetxea EH Bilduko legebiltzarkidea izango dute gonbidatu moduan. Jendeak parte hartzeko aukera ere izango duela azaldu du taldeak, eta beraz, herritarrak gonbidatu ditu Eskoriatzako EH Bilduk bertara joatea.
Eskoriatzako Udalaren lanaren balantzea eta egoeraren berri ere emango du Edorta Zubizarretak, Eskoriatzako alkateak, zinegotziekin batera prestatutako solasaldian, ardo dastaketaren egunean, hau da, azaroaren 23an, 10:30ean, kultura etxean.