Helduen esparrua, irakurtzeko eta ikasteko erabiltzen dena, kristalezko pareta batekin itxiko da eta horrela, erosoagoa eta aproposagoa izango da erabiltzaileentzako. Lehenengo fase honetan, kristala eutsiko duen pladurra jarriko dute.
"Obra honek sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen diegu erabiltzaileei, baina guztion onerako izango delakoan gaude", azaldu dute Eskoriatzako Udaletik.