Sare Eskoriatzak eta Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, 20 urte kartzelan, Marixol Etxera! mendi martxa egin dute gaur Eskoriatzan. Bi ibilbide egin dituzte: luzea 12 kilometrokoa izan da, eta 09:00etan irten dira plazatik. Ibilbide motza, berriz, sei kilometrokoa izan da, eta 10:30etan atera dira. 12:00etan parte hartzaile guztiek talde argazkia atera dute Mazmela elizatean.