Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi berria azaroaren 29an izango da Eskoriatzan, Manuel Muñoz kiroldegian, baina ikuskizuna behar bezala antolatzeko, egunean bertan hamar bat lagun boluntario behar direla adierazi dute Eskoriatzako Udaletik. Laguntzeko prest daudenek 636 78 59 71 telefono zenbakira deitu dezakete. Boluntario lanetan arituko direnek pare bat sarrera jasoko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.