Urte hasieratik hona hainbat lan eginda, diagnostikoaren lehenengo zirriborroa jendartera atera eta herritarren nahiz eragileen kontrastea jaso nahi da orain.
Kontrastea egiteko moduak
Proposamena ezagutu eta kontrastea egiteko, bi modu egongo dira: bata aurrez aurrekoa, eta bestea online. Aurrez aurreko kontraste saioa irekia izango da eta nahi duten guztiek bertaratzeko aukera izango dute –azaroaren 13an, 18:00etan, kultura etxean–. Saiora bertaratu ez, baina diagnostikoa ezagutu eta ekarpenak egin nahi dituztenek, online egin ahal izango dute.
- Deskargatu diagnostikoa (PDF)
- Ekarpenak egiteko formularioa