Elkartearen asmoa da herriko gazteak batzea, eta, ikasturtea martxan jartzea, eta, bide batez, urriaren 26an egingo duten Gazte Asanbladan parte hartzeko dei egitea. 50 lagun inguru batzea aurreikusten dute afarian, eta afalaurretik joko-poteoa egingo dute. "Afaltzera datorrena, ez datorrena edo asanbladara gerturatu nahi duena animatzen dugu joko-poteora. Horrekin batera, afaloste musikatua ere egingo dugu, eta jai-giroan ikasturteari hasiera eman", adierazi dute Itzartu Gazte Asanbladako kideek.