Doke Antzerki Taldearen bederatzigarren obra da honakoa, eta, Vene Herreroren gidaritzapean, Maider Alcelay, Itziar Rosado, Xabi Latorre, Garbiñe Nuñez, Arantza Ezkurra, Mariasun Pagoaga, Itsaso Nuin eta Asier Alonso arituko dira antzezten. Honela dio Maider Alcelayk: "Era komikoan idatzitako antzezlana da, nahiz-eta, 70. hamarkadan idatzia izan, gaurkotasun osoz, kritika sozial sakona egiten duena".
Umorez kontatuta
Bi etxekoandrek hilabetearen amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu lanak. Andreetako bat supermerkatura sartzen da eta ahal duen guztia eramaten du ordaindu gabe. Gero bi andrek, lapurretaz inor kontura ez dadin, plan bat asmatzen dute, senarrak ere konplize bihurtzeko.