Horrela azaldu du Nerea Aranak, Eskoriatzako Udaleko Garapeneko teknikariak. "Oraindik erosketa-bonuak eskuragarri daude –300 bonutik gora–, aukera bikaina tokiko merkataritzari laguntzeko eta diru gehiago gastatu ahal izateko askotariko produktu eta zerbitzuetan. Erosketa-bonuak tokiko dendetan kontsumoa sustatzeko diseinatuta daude, eta saltokiei zein erosleei laguntzen diete. Bonu bakoitzak 20 euro balio du, baina 30 euroko balioa dauka, eta establezimendu parte-hartzaileetan erabil daiteke. Zure bonua erosteko, etor zaitez udaletxera 10:00etatik 13:00etara, eta behar duzun informazio guztia jaso ahal izango duzu bertan".