Esaldi horrekin –Mugarik gabeko inklusioa– honakoa transmititu nahi duela azaldu dute: "Denok desberdinak garen arren, elkar lagunduz eta oztoporik gabe, denok batera parte hartu dezakegu, taldean ekarpenak egin, eta leku guztiak guztiontzako diren mundu bat eraiki dezakegu. Bestalde, lelo honek gogorarazten digu, nahiz eta pertsona guztiak desberdinak izan, eskubidea daukagula eskolan, familian edo gizartean parte hartzeko, eta hori guztion erantzukizuna da".