Domeka honetan, urriaren 6an, irekiko dute izen-ematea, eta urriaren 13ra arte izango dute aukera egitasmoan parte hartu nahi dutenek izena emateko; horretarako, errekagarbitzeko@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Ekimenak bailara ikuspegia izateaz gain, Deba erreka eta hura elikatzen duten erreka txikiagoen ezagutza eta naturarekiko harremanaren sendotzea ditu xede nagusi; izan ere, ezagutzen dena soilik zaintzen da.