Elorretako jaiak biziberrituta heldu dira aurten

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ira. 29a, 11:49

Duela hiru urte antolatu ziren lehenengoz Elorretako jaiak, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Antolakuntza talde berriarekin, baina betiko ilusioarekin ospatu dituzte jaiak. 

Beste urte batez, auzoko jaiak antolatu dituzte Elorreta auzoan. Duela hiru urte lehenengoz antolatu zirenetik harrera polita izan dute jaiek, eta aurten ez da gutxiago izan. Gainera, berrikuntzaz betetako urtea izan dela azaldu du Ekain Eriz antolatzaileak: "Orain arteko jaiak antolatzen egon den taldeak utzi egin du eta erreleboa egon da".

Talde berria jaiak biziberritzeko ahaleginetan ibili da: "Gazteak erakartzea izan da asmoa". Horretarako, musika izan da protagonista: "Sala eta Edu Zardoiaren akustikoa lasaia da, eta oso gustura entzuten da. Ondoren erromeria ekarri dugu, jende gaztea gustura egon eta dantza egiteko. Amaitzeko; 3 Kuervos, Kremallera eta No Somos Cicatriz taldeak jarri ditugu, punk-rocka sustatze aldera. Musikari garrantzia ematen diot, jaiak kulturalki ere janzteko".

Hala ere, musika ez da izan egitarauko protagonista bakarra. Egunean zehar beste hainbat ekintza izan dira, adibidez, haurrendako jolasak eta ardo dastaketa. Bereziki aipagarria izan da auzo bazkaria: "60 pertsona inguru elkartu gara bazkaltzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak