43 aulki huts jarri zituzten Fernando Eskoriatza plazan, era zirkularrean, eta Ayotzinapan desagertutako pertsona bakoitzaren argazkiarekin batera, kandela bat eta zapatila bat. Ekimen honekin, justizia eskatu nahi izan dute EskoZap elkartekoek, Mexikoko gobernuari ikasleekin zer gertatu zen argitzeko eskatuz.