Esnargi kooperatiba eratuko du Eskoriatzako Energia Komunitateak

Imanol Beloki Unamuno 2024ko irailaren 24a

Eskoriatzako Energia Komunitateak urrats bat gehiago emango du, izan ere, Esnargi izenpean, Energia Berriztagarrien Kooperatiba eratzeko erabakia hartu dute, eta, horren berri emateko ekitaldia egingo dute eguenean, irailaren 26an, 19:00etan, Ibarraundi museoan.

Kooperatiba eratzearen prozesua urtarriletik gaur arte egindako bidearen emaitzetako bat dela azaldu dute Eskoriatzako Energia Komunitateko kideek, eta ekitaldia batez ere aurretik interesa jarri dutenei zuzenduta dago. Hala ere, datorren hilabetean zehar sozializazio zabalkunde handiagoa egitea aurreikusita dute eta bertan informazio gehiago ematea da asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak