Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren asteburua hasi du gaur. Lazkaoko Areria aretoan jokatu da hirugarren final-zortzirena. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Beñat Iguaran Amondarain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal.
Lan puntuagarriak amaituta, Oihana Arana izan da nagusi, 501,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da urriaren 20an Errenterian jokatuko den final-laurdenera
Honela geratu da gaur sailkapena:
- Oihana Arana Cardenal ----------------------------- 501,5
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste ------------------------ 471,5
- Beñat Iguaran Amondarain ------------------------- 454,5
- Julen Zulaika Alkorta--------------------------------- 442
- Gorka Maiz Alustiza ----------------------------------- 441,5
- Iban Urdangarin Lardizabal ------------------------ 433