Oyarzabal aita-semeak garaile ehiza txikiko txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 17a, 14:49

Alberto eta Alex Oyarzabal aita-semeak, ehiza txikiko txapelketan.

Aldaype Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatzen duen ehiza txikiko txapelketan Alberto Oyarzabal eta Alex Oyarzabal izan ziren garaile, eperretan, irailaren 8an, Zanbranan. Bata beteranoen kategorian, eta, bestea, senior mailan.

Bigarren sailkatua seniorretan Julen Zubizarreta izan zen; eta, hirugarren sailkatua Aitor Arregi.

Zozketak urriaren 4an hasiko direla ere azpimarratu dute Aldaypetik. “Urriaren 4an asteazkenera arteko zozketa egingo dugu, eta gero asteazkenero egingo ditugu zozketak Aldaypeko lokalean, beti bezala”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak