San Pedroko eta Intxaurtxuetako bizilagunak jai bete-betean egon dira asteburua. Ostiralean hasi eta domekara bitartean, eguraldi ona lagun, gozatzeko aukera asko izan dituzte
Ostiraleko txupinazoarekin eman zioten hiru eguneko festari hasiera. Jan-edana, musika eta adin guztietarako ekintzak ez dira falta izan eta arratsaldeko azken trakarekin agurtuko dituzte jaiak.