San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako jaien egitarau oparoa aurkeztu dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 6a, 16:29

Errotuta daude dagoeneko Eskoriatzako San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako jaiak. Duela urte batzuk berpiztutako jaiek harrera ona izaten dute urtero, eta, beste edizio batez hiru eguneko programa antolatu dute.

Honakoa da egunez-egun San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako bizilagunen jai batzordekoek osatu duten egitaraua.

Irailak 13, egubakoitza

*Gauean, autobus zerbitzu berezia egongo da.

  • 18:00 Txupinazoa eta banderen igoera
  • 18:15 Bolo-boloa, euskaltegiko plazan
  • 18:30 Buruhandiak
  • 18:30 Adinekoentzako luntxa
  • 19:15 Musika ibiltaria
  • 23:00 ETXEPE taldea,karpan
  • 01:00 DISCODELIA, karpan

Irailak 14, zapatua

  • 10:00 Txistularien kalejira
  • 11:00 Umeentzako puzgarriak, Euskaltegiko plazan
  • 12:00 Azahar taldea, karpan
  • 12:00 Urdaiazpiko moztailea, karpan
  • 14:30 Herri bazkaria, kiroldegian
  • 17:00 Primo Bayo DJa
  • 19:00 Parrillada, partxis plazan
  • 22:45 Suzko erruberak 

Irailak 15, domeka

  • 10:00 Txistularien kalejira
  • 10:00 Artisau eta janari azoka, Intxaurtxueta plazan
  • 12:00 Txistorra eta txanpiak, karpan
  • 14:30 Herri bazkaria : Zuk ekarri, Zuk jan, karpan
  • 16:00 Bingoa, karpan
  • 18:30 Gimnasia erritmikoaren erakustaldia, Ilargiko plazan
  • 20:00 Azken traka

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak