Kerexetaren etxean batu dira Eskoriatzako Udaleko Dorleta Sologaistoa zinegotzia eta Beronika Solaguren gizarte langilea, Olazar Jubilatuen Elkarteko Jasone Orbegozo eta Arantxa Iregi, eta Marije Fernandez de Arroiabe Zarimutzeko auzo-alkatea. Opariak banatu dizkiote Udalaren partetik eta jubilatuen elkartekoen partetik, eta familiako zenbait kiderekin batera talde argazkia atera dute.