Herrian kontsumitzeko bonuen kanpaina berriz jarriko dute martxan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 4a, 11:35

Ibarraundi museoa.

Astelehenean jarriko dituzte salgai Eskoriatza Bizirik bonuen kanpaina berrirako prestatu dituzten 1.400 bonuak, Ibarraundi museoan.

Salerosketak pizteko eta familiei laguntzeko Eskoriatza Bizirik bonuen 2024ko kanpaina jarriko du abian Eskoriatzako Udalak. Irailaren 9an hasiko dira bonuak saltzen, eta 13ra arte bitartean Ibarraundi museoan erosi ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean, nahiz eta egubakoitzean, hilaren 13an, ez diren arratsaldez salduko. Guztiak ez badira saltzen, hilaren 16tik aurrera udaletxean egongo dira bonuak salgai.

Astelehenean salgai jarriko dituzten bonuak.

Bonuak erabiltzeko sistema berdina

Bonua erabiltzeko sistema aurrez egin diren kanpainetako berbera izango da; hau da, bonu bakoitzak 30 euroko balioa du eta bost euroko sei zatitan banatuta dago. Hala, 20 euroren truke 30 euroko balioko bonua emango du Udalak. Eskoriatzako establezimenduetan gastatu ahal izango dira bonu horiek, Eskoriatza Bizirik kanpainari atxikitako saltokietan edo zerbitzuen establezimenduetan; kartel batekin identifikatuta egongo direnen saltokietan, hain zuzen ere.

Eskoriatza Bizirik kanpainari atxikitutako establezimenduetan erabili ahal izango dira bonuak:

Aipatutako saltoki eta establezimenduetan 2024ko urriaren 31 arte onartuko dira bonuak. Epe barruan erabili ez diren bonuak balio gabe geldituko dira eta hortik aurrera ezingo dira erabili. Udalak ez du erabili ez diren bonuen dirurik bueltatuko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak