"Eskoriatzako Udalak irmotasunez gaitzesten ditu zapatu goizean udal langile baten aurka, beste behin agertu diren pintadak. Herritarren ezadostasunak edota kexak helarazteko beste bide batzuk daude eta udaletxeko ateak beti zabalik egongo dira herritar hauek artatu eta entzuteko. Errespetua funtsezkoa dela uste eta sinisten dugu".