Arrasateko Maniaks taldearen kontzertua, 2024ko Errekan Gora jaialdiari hasiera emateko

Aitziber Aranburuzabala 2024ko ira. 1a, 13:15

Arrasateko Maniaks taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, abuztuak 31, Eskoriatzako Inkernu tabernan. Errekan Gora jaialdia aurkezteko balio izan zuen punk-rock doinuen bueltan mugitzen den hirukote arrasatearraren kontzertuak. Jarraian, Maniaks taldearen Laberintuak abestia.

2024ko Errekan Gora jaialdirako honako egitaraua prestatu du Atxorrotx Kultur Elkarteak Eskoriatzako Udalarekin elkarlanean: The Clayton, Unidad Alavesa, Ibil Bedi, Gorosarri eta Lore Gazteak dantza taldeen emanaldia, John Dealer and the coconuts, Idoia Asurmendi, Demode Quartet eta Garratz.

2024ko Errekan Gora jaialdiaren kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak