Eskoriatza Aikido Taldeko kideen esanetan, "lehiakorra ez den arte martziala, diziplinatua eta maila tekniko altukoa da, non "zen" meditazioa, psikomotrizitate jolasak eta gorputzaren koordinazioa aplikatzen diren, pertsona gisa aurrera egiteko eta eskola, gizarte eta familia ikuspegian emaitza hobeak lortzeko".
Probatzeko gonbita
Jose Manuel Matas entrenatzailearen gidaritzapean, irailaren 10ean hasiko da ikasturtea. Haurren taldea eta helduena osatuta daude, baina, lekua dagoela jakinarazi dute. Egunean bertan arte martzial hau probatzea nahi duena bertaratu daiteke, eta, informazio gehiago nahi duenak 669 66 33 66 telefono zenbakira deitu dezake.