San Pedro Txiki jaietako herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abu. 28a, 10:22

2019an, Partxis plazan egindako bazkarian.

San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako jaiak irailaren 13an, 14an eta 15ean ospatuko dituzte. Zenbait ekintzen berri eman arren, egitarau guztia laster aurkeztuko dute. Hala ere, irailaren 14an egingo den herri bazkarirako txartelak irailaren 6ra arte egongo direla salgai azpimarratu dute San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako jai batzordeko kideek.

Dorleta liburudendan eta Ilargi tabernan erosi daitezke herri bazkarirako txartelak. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta hamabi urtera arteko haurrek, berriz, hamabi euro. Horrekin batera, lekua erreserbatzeko 621 071 630 telefono zenbakira whatsapp-a bidali daiteke.

Etxepe eta Discodelia irailaren 13an

Irailaren 13an bi kontzertu egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Batetik, Arrasateko Etxepe taldea arituko da 23:00etan, eta, 01:00etan Discodelia taldearen txanda izango da. Azken honi dagokionez, taldeko kidea da Ahikar Azkona, La Casa de Papel telesail ezaguneko aktorea.

Egitarau osoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak