Errekan Gora jaialdiko programa aurkeztu dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 2a, 09:00

Eskoriatzako Errekan Gora jaialdia irailaren 20an, 21ean eta 22an ospatuko da, eta, egingo diren emanaldiak iragartzeko Arrasateko Maniaks taldearen kontzertua egin zuten, abuztuaren 31a, Inkernun. Bertan iragarriz zutenez, honakoek osatuko dute aurtengo egitaraua: The Clayton, Unidad Alavesa, Ibil Bedi, Gorosarri eta Lore Gazteak dantza taldeak, John Dealer and the Coconuts, Idoia Asurmendi, Demode Quartet eta Garratz.

Sare sozialetan iragartzeko teaser bideoa Josu Txintxurretak egin du, eta, honakoa da aurtengo kartela. Atxorrotx Kultura Elkartekoek adierazi dutenez, bi gune izango ditu 2024ko Errekan Gora jaialdiak; hain zuzen ere, bi oholtza jarriko dituzte. Eszenatoki handia, Fernando Eskoriatza plazan, eta txikiago bat Inkernu taberna kanpoan.

Irailak 20, ostirala

The Clayton, 19:30, Inkernu kanpoan. 

Unidad Alavesa, 22:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.

Irailak 21, zapatua

 Ibil Bedi, 13:00ak, Fernando Eskoriatza plazan.

Gorosarri/ Lore Gaztea dantza emanaldia, 18:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.

John Dealear & The Coconuts, 21:00etan, Inkernu kanpoan.

Idoia Asurmendi. 22:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.

Irailak 22, domeka

Demode Quartet, 13:00etan, Fernando Eskoriatza plazan.

Garratz 19:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.

Mokadutxoa jateko 'foodtruck'-a

Izango diren emanaldiekin batera, Villabonako Earra foodtruck-ekoak ere izango dira ogitartekoak, hanburgesak… saltzen, Eskoriatzan festa egunetan zerbait jateko izaten den beharra ikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak