Ordenagailu publikoak abuztuan erabilgarri

Imanol Beloki Unamuno 2024ko uzt. 25a, 09:51

Udaletxeko harrera.

Gaur egun udal liburutegian hainbat ordenagailu daude herritarrek erabili ahal izateko, baina, abuztuan liburutegia hiru astez itxita egongo dela kontuan hartuta eta behar duenari zerbitzua eskaintzen jarraitzeko asmoz, edozein herritarrek erabiltzeko bi ordenagailu ipiniko dira abuztu osoan kiroldegian eta beste bat udaletxean.

Erabiltzeko aukera eraikin bakoitzak duen ordutegiaren araberakoa izango da, hau da kiroldegian: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (abuztuaren 12tik 18ra itxita), eta, udaletxean: 09:30etik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak