Auzoan giroa sortzea. Horixe da San Pedro eta Intxaurtxuetako Bizilagunen Elkartearen helburu nagusia, eta horretarako urtean bizpahiru ekintza antolatzea da haien asmoa. Horietako bat atzo egin zuten, ur-jolasak eta parrillada egin baitzituzten. "Pentsatu genuen egubakoitzean egitea, asteburuan jende asko kanpora joaten delako, hondartzara edo bestelako planetara. Egia esan, asmatu egin genuen egubakoitzean jarrita, uste baino jende gehiago ibili baitzen bai ur-jolasetan, eta baita parrilladan ere", azpimarratu du elkarteko kide Andoni Motok.