"Duela hilabete atera genuen ikus-entzunezko bat sare sozialen bitartez txapelketa iragartzeko. Kartela, berriz, joan den astean argitaratu genuen, baina izen-ematea geldi samar dago. Gertuko zenbait lagunek animatuko direla esan digute, baina halakotan azken unean izaten dira izen-emateak. Ea jendea animatzen den…", adierazi du antolakuntza taldeko Jokin Salido eskoriatzarrak.
Sari banaketa
Txapelketa 10:00etan hasiko da, eta 16 talde arituko dira gehienez. Sariak, berriz, honela banatuko dituzte: %65a lehen taldearentzat, %25 bigarren talde irabazlearentzat, eta, %10 hirugarrenarentzat. Informazio gehiagorako 693 442 553 edo 672 775 553 telefono zenbakietara deitu edo idatzi dezakete interesdunek.