Azken bi edizioetako formatua mantenduz, iraileko hirugarren asteburuan izango dira emanaldi guztiak. Ekitaldi guztiak plazan izango dira, eta, bigarren eszenatoki bat izango da Inkernu taberna kanpoan, Emakumeen txokoko plazan. Hain zuzen ere, zortzi ekitaldi izango dira hiru egunetan banatuta, eta, eguerdian, iluntzean eta gauetan izango dira emanaldiak. "Oraindik goiz da programazio osoaren berri emateko, baina, berrikuntza batzuk egin ditugula aurrratuinahi dugu"
Berritasun gisa dantzak
Gorosarri dantza taldearen urteurrena izanda, eta azken urteetan eman duten urratsarengatik dantzak ere izango dira Errekan Gora jaialdian. "Gorosarri dantza taldekoak Arrasateko Lore Gazteak taldearekin batera emanaldia izango da irailaren 21ean, 18:30ean". Horrekin batera, Villabonako Earra foodtruck-ekoak ere izango dira ogitartekoak, hanburgesak… saltzen, Eskoriatzan festa egunetan zerbait jateko izaten den beharra ikusita.