Leire eta Dorleta eta Zirrara taldea arituko dira Zedemontre topaketaren hirugarren edizioan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko uzt. 15a, 15:42

Iaz, Irati Etxebarrieta izan zen Zemontre topaketako irabazlea.

Eskoriatzako Udalak Zedemontre topaketaren hirugarren edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan. Izen-ematea amaituta, Leire Lezeta eta Dorleta Ezeiza eta Zirrara taldea izango dira hilaren 19an, 19:00etan, Santa Marina plazako oholtza gainera igoko direnak.

Bigarren edizioan moduan, sorkuntza bultzatzeko asmoa du egitasmoak, eta, egiten dakitena gauzatzeko zuzenekoak egingo dituzte parte-hartzaileek. Gerrigardo, Eskoriatza garagardo artisaua edateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Aurten, bi taldek hartuko dute parte Zedemontre topaketan.

Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztientzat zuzendutako egitasmoa da. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon. Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean.

Euskaraz eginda, sari hobea

Sari bakarra egongo da, 300 eurokoa (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago. Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak  100 euro jasoko ditu, taldeak, berriz,  200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 euro gehiago.)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak