Aurten, Errementari Batzoki elkartean egingo dute, eta doan izango da. Aurreikuspenen arabera, 40-50 lagun inguru batuko dira, 19:00etan, eta, bapo afaltzeaz batera, elkarrekin une ederra pasatzeko aprobetxatuko dute. "Oraingoz, 30-35 lagunek eman dute izena, baina, oraindik ari da jendea izena ematen", adierazi du Jasone Orbegozok, Olazar Erretiratuen Elkarteko kideak.