"Giro ederra nagusitu da egun osoan zehar", diote Kontzejupe Pilota Txapelketako antolatzaileek. Izan ere, egun osoan zehar jokatu dira partidak eta herritar asko animatu dira ikustera. Norgehiagokak nahiko parekatuta ere ibili direla adierazi dute, nahiz eta zenbait partida erraz irabazi diren.
25 tantotara jokatu dira partida guztiak, baita finala ere. Jon Lucerok eta Aitor Oyonek osatutako bikotea Oier Urrutia eta Iñaki Santamariak osatutakoaren kontra ibili da nor baino nor gehiago. Azkenean, 25 eta 17 irabazita, Urrutia eta Santamaria ian dira aurtengo txapela jantzi dutenak. Irabazleek pozik eta gogotsu jaso dute garaipena: "Pasa den urtean final erdietara iritsi ginen eta aurten garaipena eskuratu dugu".