Oihana Irazu: "Jendartean eta pil-pilean dauden gaiak kritikotasunez lantzeko astea da"

Miren Arana Pagaldai 2024ko eka. 15a, 17:08

Urtero bezela Aste Zapatista astea ospatzen ari dira Eskoriatzan, EskoZap elkarteko kideek antolatuta, orotariko ekintzak izan dituzte aste osoan zehar; artean, gaurko bigarren eskuko eta artisau azoka, eta bazkari mexikarra.

"Jendartean eta pil-pilean dauden gaiak kritikotasunez lantzeko astea da Aste Zapatista", dio EskoZap elkarteko Oihana Irazuk. Eskoriatzan urtero bezala, aurten ere Aste Zapatista astea antolatu dute EskoZap elkarteko kideek, astelehenean hasi ziren ekintzak, eta gaur amaituko dira, besteak beste, artisau eta bigarren eskuko azoka, herri bazkari mexikarra AutoreerotuA bakarlaria, AUCH Ikuskizuna –Abraham Arzate, Mexikotik borroka librea–,tonbola solidarioa eta zozketa zapatista egongo dira egun osoan zehar.

Antolatzaileak dioenez, "elkarlanean" antolatutako eguna da, eta antolakuntzan asko ez diren arren egunean bertan asko animatzen dira laguntzera: "Herritar asko animatzen dira laguntzera, baita gaur ere, eta betiko hoiei taldetik esker onak adieraztea garrantzitsua da, asko eskertzen baitugu beraiengandik jasotako laguntza".

"Giro polita"

Goizean zehar, artisau eta bigarren eskuko azoka egon da Eskoriatzako herriko plazan, eta postuen bueltan "oso giro polita" izan dute, herritar ugari animatu dira postuak ikusi eta gauzak erostera. Gainera, ez gaur bakarrik Oihana Irazuk adierazi duenez aste osoan zehar herritar asko animatu dira egon diren ekintzetara: "Atzo kontzertua egon zen, eguraldiagatik beldur ginen arren jende asko animatu zen eta giro ederra sortu zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak