Administrazio publikoarekin izapideak egiteko identifikazio elektronikoak egiteko sistema da Cl@ve. Pasahitza behar da, aktibazio-kodea ezarri… Horrekin batera, FNMT sistema ere badago. Horiek erabilgarriak dira online tramite hauek egiteko: unibertsitate-tituluen homologazioa, Gizarte Segurantza, oporrak eta termalismo soziala, SEPE, DGT… Hori horrela, hilaren 18an, 17:30ean, hitzaldia izango da, kultura etxean, Eskoriatzako Udalak antolatuta. Kredentzial horiei buruzko azalpenen ondoren, bertara doazen herritarrek kredentzial pertsonala ateratzeko aukera izango dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.