Skate jaia egingo da egubakoitzean, Aingeruguardako skate parkean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ekainaren 4a

Gazte bat skate-arekin.

Eskoriatzako Udala antolatuta, Skate jaia ospatuko da, egubakoitzean, Aingeruguardako skate parkean. 18:00etan hasiko da skate-zaleentzako ekitaldia, eta, lehenbizi skatearen teknikak ezagutzeko ikastaroa izango da 10 urtetik gorako haurrentzat. Ondoren, erakustaldia egingo dute skaterrek, eta, amaitzeko, skate librea izango da. Ekintzan parte hartzeko ez da izenik eman beharko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak