Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 42 urteko emakume bat eta 20 urteko gizonezko bat ziren atzo arratsaldeko zazpiak aldera Eskoriatzako etxebizitza batean lapurreta egiten saiatu zirenak; alabaina, jabeak harrapatu egin zituen eta Ertzaintzari pasatu zion abisua. Haren hitzetan, "berehala" gerturatu ziren gertaeraren lekura, eta lapurrak handik gutxira geldiarazi zituzten auto batean. Hala, atxilotu eta polizia etxera eraman zituzten, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik beharreko izapideak egin ahal izateko.