Ez da sarrerarik gelditzen 'Bendita locura' antzezlana ikusteko

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 26a, 15:56

Zapatuan Zaldibar antzokian egindako estreinaldiko saioan.

'Bendita locura' umorezko antzezlanaren estreinaldi bikoitza iragarri du Eskoriatzako Ausartak antzerki taldeak eta oso pozik daude izandako harrerarekin. Zapatuko emanaldian bete egin zen Zaldibar antzokia eta gaurkorako sarrerarik ez da gelditzen.

Umorea du oinarrian Ausartak antzerki taldearen Bendita locura antzezlanak eta erotuta dauden emakume batzuen inguruko pasadizoak kontatzen dituzte: "Binaka edo taldean egiten ditugun esketxez burutu dugu antzezlana. Erotuta dauden emakume kuadrilla baten pasadizoak dira, asko, zentzurik ez duten gertaerak eta istorioak", azaldu du taldeko kide den Mari Karmen Fernandezek.

Zapatuan, atzo, antzeztu zuten lehenengo aldiz ikusleen aurrean eta bete egin zen Zaldibar antzokia. "Gaur batek baino gehiagok esan digute gustatu zitzaiela eta pozik gaude. Gaurko emanaldirako sarrerak ere agortu dira".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak