Eskomotor jaia ari dira gaur ospatzen Eskoriatzan eta ibilgailu klasikoen erakusketa egon da goizean. Klasikoak ez ezik, baina, lasterketakoak ere ekarri dituzte, eta antolatzaileak pozik daude erakusketak izandako harrerarekin. "Espero baino ibilgailu gehiago ekarri dituzte eta pozik gaude. Hamabost bat izango ziren klasikoak eta ia beste horrenbeste karreretan ibiltzen direnak. Gipuzkoak eta Arabakoak ziren; gehienak, hori bat, gure bailarakoak", adierazi du Eskomotor jaia antolatzen ibili den Gorka Idigorasek.
Luis Ezeiza eskolako patioan egon dira ibilgailuak ikusgai eta eguerdian, karabanan, bata bestean ondoren jarrita, eman diote buelta herriari.
Herri bazkariaren ondoren jaiak jarraitu egingo du; pilotako finalak eta musika kontzertuak dituzte antolatuta, besteak beste. Gaur batutako dirua uztailaren 13an egingo duten rallysprinterako izango da.